Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Errexil sariketako finala jokatuko da larunbatean

2024-10-02

Errexil sariketa jokatuko da larunbatean - Urrunako posta gela bertsozalez mukuru zen iragan larunbatean. Xalbat Altzugarai aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta Lur Renteria eta Iban Thikoipe epaile gisa. Aissa Intxausti [...]

Perpetua Saragueta nafarra, euskal idazle aitzindaria

2024-10-02

Beste pertsona batzuen bizitzak ezagutzea beti izan da eta izanen da interesgarria, eta are gehiago zerbait ikasteko aukera ematen digutenean. Hau da Perpetua Saragueta Mezkiritzeko idazlea eta Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren kasua. Idazlea lehena eta bertsolaria bigarrena. Emazte-senarra. Ez zuten bizimodu erraza izan eta zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko. Eta beti euskara erdigunean jarrita. Gerra aurretik emakume gutxik idazten eta argitaratzen zuten euskaraz, baina Perpetua Saragueta nafarrak hainbat argitalpenetan egin zuen, herria eta euskararekiko maitasunak, irakurtzeko zaletasunak eta idazteko grinak bultzatuta. Oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala.

Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak

2024-10-01

Asteburuan jokatu ziren lehen fasea akitzeko falta ziren sei saioak, Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Ondorengo sei taldeak igaro dira finalaurrekoetara: ‘Manteleko sobrak’ (Leitza-Altsasu-Barañain, A multzoko irabazlea), ‘Baztanzopak’ (Baztan, B multzoko irabazlea), ‘Argako Bixiguak’ (Atarrabia-Barañain, C multzoko irabazlea), ‘Mutilatuak’ (Bortziriak-Baztan, D multzoko irabazlea), ‘Hor gu!’ (Bortziriak, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta ‘EzKrashak’ (Iruñerria, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan bigarren onena). Urriaren 4an abiatuko da taldekako txapelketaren bigarren fasea.