Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren

2024-11-27

Nafarroako Bertso Negulekuak - Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2024ko abenduan, 26tik 27ra. DBHko ikasleak Amaiurreko Aterpean dute zita, eta Lehen Hezkuntzakoek Legasako Kattalin Aterpetxean. Nafarroako [...]

GBT24 - Alaia Martin finalera

2024-11-27

Alaia Martin finalera - Zarauzko finalaurrekoa irabazita finalera egin du jauzi Alaia Martin. Aritzbatalde Udal Kiroldegi 1.400 bertsozale bildu ziren, sarrera guztiak agortuta. Lan puntuagarriak amaituta, honakoa izan du puntuazioa:  [...]

Gurea ez den ahotsaz

2024-11-25

2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.

Libreko bertsogintza - Errealitatea, aukerak eta mugak

2024-11-22

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Bertsolamintza gogoeta jardunaldietarako idatzi ditudan lerrootan libreko bertsogintzaren zenbait klabe aletuko ditut. Hona hemen zortziko txikian esanda:

  1. Libreko bertsogintzak gaur eguneko plazan duen neurria.
  2. Libreko bertsogintzak bertsolari baten bertso bidean duen presentzia.
  3. Libreko bertsogintzaren mapa tematikoaz ariko naiz: aukerak eta mugak.
  4. Libreko bertsogintzaren zenbait klabe, jardun mekanika horren zenbait gako, nire ustez garrantzitsuak direnak.
  5. Libreko bertsogintzaren kostu energetikoaz eta alde laborala.
  6. Libreko bertsogintzaren antolakuntza oinarria.
  7. Libreko bertsogintzak gaur eguneko bertsolaritzaren ekosistema orokorrean betetzen duen funtzioa.
  8. Amaitzeko, ondorio orokor batzuk planteatuko ditut, libreko bertsogintzaren gaurko errealitatea eta biharko proiekzioa eginez.

Ohartxo bat: Eskatuko dizut, irakurle, libreko bertsogintzari buruzko ideia hauek irakurtzen ari zarela, Eskolarteko Txapelketako bertsolari bat presente izatea zure buruan.