Beñat Hach Embarek Irizar

Beñat Hach Embarek Irizar

Galerianoaren kantua

2024-10-01

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!

Belateko lapurrak

2024-04-30

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Aralarko Santutegiko lapurreta

2023-11-10

Aralarko Santutegiko lapurreta - Lapurrak ez dira izan tarteka-marteka, izar uxoek zerua nola, gure lurrak zeharkatu dituzten ez-ohiko gaizkileak. Gerrak eta gerren ondoren testuinguruak orube ezin hobea sortzen dute lapurretarako, [...]

Errenteriako "Jangoiko-Txiki" zanaren bizitza

2022-12-06

Errenteriako "Jangoiko-Txiki" zanaren bizitza - Bertsoak: Pello Zabaleta Lekuona   *Euskal Gaizkileak podcastean “Amigo batek hor topatu nau” doinuarekin musikatu ziren   https://www.youtube.com/watch?v=Ey5r8J2aj3Q      “Jaungoiko-txiki” izengoitiya  eldu zitzaion aurretik, [...]