Zientzia eta bertsolaritza uztartuz
Zientzia eta bertsolaritza uztartuz –
Zientzia Kaiera atariaren bitartez jakin berri dugu hurrengo ikasturtean ere izango direla zientzia eta bertsolaritza uztartuko dituzten saioak: “Jakinduriek mundue erreko dau” izena du ekimenak.
“Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke”, adierazi dute Zientzia Kaierakoek . Zientziaz gain bertsolaritza ere euskal kulturaren ondarea da, eta zientzilariei iruditu zitzaien bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea dela, besteak beste. Dohai horrek zientziaren inguruko azalpenak eta transmisioa arindu zezakeela ondorioztatu zuten kaierakoek.
Kike Amonarrizek gidatuko ditu “Jakinduriek mundue erreko dau” ikuskizunarekin egingo diren hurrengo hiru saioak. Aldiko bi bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtzan.
Zientzia Kaierak jakinarazi duenez, honakoa izango da saio horietako prozedura: hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte, hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduta. Kike Amonarrizen laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.
Emankizun hauetarako sarrera debalde izango da.