Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak

Asteburuan jokatu ziren lehen fasea akitzeko falta ziren sei saioak, Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Ondorengo sei taldeak igaro dira finalaurrekoetara: ‘Manteleko sobrak’ (Leitza-Altsasu-Barañain, A multzoko irabazlea), ‘Baztanzopak’ (Baztan, B multzoko irabazlea), ‘Argako Bixiguak’ (Atarrabia-Barañain, C multzoko irabazlea), ‘Mutilatuak’ (Bortziriak-Baztan, D multzoko irabazlea), ‘Hor gu!’ (Bortziriak, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta ‘EzKrashak’ (Iruñerria, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan bigarren onena). Urriaren 4an abiatuko da taldekako txapelketaren bigarren fasea.

Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak –

Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak

 

Iruñeko Laban parez pare izan ziren EzKrashak taldea eta Bortziriak eta Baztango Mutilatuak taldea, eta bigarrenak gailendu ziren. Leitzako Gaztetxeko saioan ere, bertako Manteleko sobrak eta Iruñeko Drimtim taldeen arteko norgehiagokan etxekoak nagusitu ziren. Baztanzopak taldekoek asteburuko bi saioetan lortu zuten puntua. Lehenengoa ostiralean, Erronkariko Errota Elkartean Erronkari-Iruñerriko Errimaren Matxinatuak taldearekin egindako saioan; eta bigarrena, larunbatean Erratzuko elkartean Bortzirietako Hor gu! taldearekin aurka jokatutakoan (azken hauek ere sailkatu ziren, talde guztien arteko bigarren postua eskuratuta).

Eugin eta Atarrabian izan ziren asteburuko beste bi saioak. Eugiko ostatuan izandako saioan, Erroibarreko Pirini Bardo eta  Sakanako Joiak aritu ziren lehian. Atarrabiako Azkena Elkartean izan zen saioan etxeko Argako Bixiguak eta Baztango Malerreka ez da Baztan igo ziren oholtzara. Lehenbizikoek irabazi zuten saioa, eta hain justu, faseko sailkapenean berdinketa eman zen bi talde horien artean. Desenpaterako irizpideak behin ezarrita, Argako Bixiguentzat da finalaurrekoetarako txartela. 

Finalaurrekoak, sei saiotan

Hiru kanporaketa izango dira finalaurrekoetan, joan-itzuliko formatuan. Finalaurrekoak ez dira jokatuko parte hartzen duten taldeen herrietan, baizik eta beste sei herrietan. Modu horretan, Bardoak egitasmoa eta bertsolaritza ahalik eta Nafarroako bazter gehienetara eraman nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak

Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak