Zehaztu da Bertsuxurlako finalerako laukotea
Zehaztu da Bertsuxurlako finalerako laukotea –
Baionako Epaiska elkartean jokatu zen Bertsuxurlako bigarren kanporaketa. Hiru bikote jardun ziren bertsotan: Josu Txoperena-HaizeaTelleria, Sabin Abarrategi-Ibai Lekuona eta Lide Arregi-Etxahun Azkarraga. Bertsolarien haien lana egin eta gero publikoak ttanttoen bidez ebatzi zuen bikote irabazlea: Josu Txoperena eta Haizea Telleria izan ziren. Beraz, Irantzu Idoate-Araitz Katarain eta Lide Arregi-Haizea Telleria izango dira finalean abestuko duten bi bikoteak (Josu Txoperenak ezingo baitu egun horretan kantatu). Finala otsailaren 28an izango da Hazparneko Xuriatea ostatuan, 19:00etan.