XXII. ABRA Saria ospatuko da Algortan otsailaren 17an

XXII. ABRA Saria ospatuko da Algortan otsailaren 17an –

Otsailaren 17an ospatuko da 22. Abra Saria, Algortako Azebarri kulturgunean. Sei bertsolari gazte igoko dira oholtzara: Ander Sarriugarte (Durango), Irantzu Idoate (Hazparne), Peru Irastorza (Algorta), Maddi Aiestaran (Beasain), Beñat Astiz (Barañain) eta Maddi Agirre (Gasteiz). 

Epaile lanean Martin Aramendi, Miriam Juaristi eta Joseba Santxo arituko dira. Saioko bertsolari puntuatuenak txapela jantziko du, eta Aitor Zumalabek diseinatutako “ABRAKI” bana jasoko dute sei parte hartzaileek.

 

XXII. ABRA Saria ospatuko da Algortan otsailaren 17an

XXII. ABRA Saria ospatuko da Algortan otsailaren 17an –