Xilabaren finaleko prentsaurrekoa egin da
Hasteko Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketak orain arte izan duen ibilbidearen bilan labur bat egin da. Ondoren, azaroaren 12an jokatuko den finalaz hainbat argibide eman dira.
Seikotearen lana (15na bertsu puntuagarri)
- Agurrak.
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- Banaka, 3 punturi erantzun.
- 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- Kartzelan bakarka, gaia emanda hiruna bertsu doinu eta neurri librean.
Buruz burukoa (9na bertsu puntuagarri)
- 6ko mozean ofiziotan, hiruna bertsu.
8ko ttikian ofiziotan, hiruna bertsu.
Kartzela bakarka, gaia emanda hiruna bertsu doinu eta neurri librean
Agurrak
Finaleko sarrerak salgai izanen dira aitzinetik, ondoko lekuetan:
Senperen: Larraldean, Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitzan.
Baionan: Elkar Megadendan.
Hazparnen: Xuriatea ostatuan.
Donibane Garazin: Luisenea ostatuan.
Pausun: Xaia ostatuan.
Maulen: Xiberoko Botza irratian.
Itsasun:Krakadan.
Internetez: www.bertsosarrerak.eus helbidera joanez.
– Aitzinetik erosiz, 18 euroren ordez 15 eurotan izanen dira finaleko sarrerak.
Sari honetarako kontuan hartuko diren ariketak, 6 bertsulariek egin beharko dituztenak izanen dira, hots, buruz-burukora arteko saioa. Eta horretarako, hiru epaimahaikide ezin egokiagoen laguntza izanen dugu : Mixel Aire « Xalbador » Bertsularien Lagunak elkarteko kide, bertsulari baxenafartarra (kantaera ederragatik ere ezaguna), Pantxika Solorzano Bertsularien Lagunak elkarteko kide, kantari eta musikari lapurtarra eta Mixel Etxekopar xiberotarra, Bertsularien Lagunak elkarteko kide, txirulari, bertsulari eta euskal kantagintzako ahots ezaguna eta ibilbide luzekoa, hiruak ere Txato ezagun zutenak.
Saioaren aitzin eta ondoren, Lauga bertan ostatua izanen da Etxepare Lizeoko Guraso taldeak antolatuta. Eta bukatzeko Xilabaren finalari segida emanez, arratseko 10etatik goiti, ZIZPA gaztetxean bestak jarraituko du. Adi antolatu duten egitarauari!!!
Izanen da ezusteko gehiago ere noski, baina hara, oraingoz, heldu den larunbatean jokatuko den finalaz erran dezakeguna. Ez dugu dudarik besta egun handi bat izanen dela, eta denak gomitatuak zirezte noski, bertan parte hartzera. Goza dezagun, eta goxa gaitezen!