Xilaba Xapelketa - Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan

Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan –

Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan

 

Silabaz silaba esaldiak osatzen diren gisan Xilabaz Xilaba josten doa bersulari xapelketa Ipar Euskal Herrian, aurpegi berrien presentziarekin; baina azkeneko honetan ere Amets Arzallus suertatu da garaile, Aiziritzen ospatuta finalaurrekoan (Aiziritze Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean). Bigarren itzuliko lehen saioa izan da. 

Pettan Prebende (1986) aritu zen gai-jartzaile lanetan. Kulturgintzako hainbat proiektutan hartzen du parte: Xilaba, Zabalik Euskara Elkartea eta Irulegi Irratiko “entzule batzordea”, besteak beste.

Hauxe da Aiziritzeko saioan bildutako puntuazioa:

 1.- Amets Arzallusek       421,5 puntu
 2.- Maddalen Arzallusek    396,5 puntu
 3.- Miren Artetxek         376,5 puntu
 4.- Nahia Sascok           372 puntu
 5.- Maddi Sarasuak         367,5 puntu
 6.- Egoitz Zelaiak         363 puntu

Saio hau aintzat hartuta, honakoa da sailkapena, eta ezin da ahaztu, noski, azkeneko sei bertsolariek beste saio bat daukatela pendiente, larunbat honetan, Larresoron.

 1.- Amets Arzallusek       784,4 puntu
 2.- Miren Artetxek         735 puntu
 3.- Maddalen Arzallusek    727 puntu
 4.- Egoitz Zelaiak         694,5 puntu
 5.- Maddi Sarasuak         687,5 puntu
 6.- Nahia Sascok           674,5 puntu

(Larresoron arituko direnak)

 7.- Sustrai Colinak        388,5 puntu
 8.- Odei Barrosok          361 puntu
 9.- Xumai Muruak           333 puntu
 10.- Eneritz Zabaletak     323,5 puntu
 11. Aitor Servierrek       306 puntu
 12.- Ramuntxo Christyk     294,5 puntu

Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan