Xilaba 2020 kanporaketak
Xilaba 2020 kanporaketak-
Ekainean XILABA 2020 Bertsulari Xapelketaren berri eman ondoren, Bertsularien Lagunak elkarteak xapelketako kanporaketak non izanen diren eta hauetan zein bertsularik parte hartuko duen jakitera ematera dator.

Berrikuntza gisa aipagarri, XILABA 2020 Bertsulari Xapelketa hau izen berri eta ez hain berriekin agertzen zaigu. Izan ere lehen aldiz parte hartuko duten bederatzi bertsulari izanen dira: Bittor Thicoïpe, Elixabet Etxandi, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Oier Urreizti, Oneka Arteaga eta Pettan Prebende eta xapelketa aldi baterako bazter utzi zuten beste zazpi: Bixente Hirigarai, Gillen Hiribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maindi Murua Berra, Mizel Mateo, Patxi Iriart eta Xan Alkhat. Xapelketa honen kolore aniztasuna agerian utzirik, hara kanporaketan kantatzeko zozketak eman zuena:
Irailaren 19an Hiriburuko La Perle gelan:
• Elixabet Etxandi
• Egoitz Zelaia
• Irati Alcantarilla Urdanpilleta
• Ortzi Idoate
• Bittor Thicoïpe
• Aitor Servier Etxexuri
Irailaren 26an Urdiñarbeko Herriko gelan:
• Patxi Iriart
• Gillen Hiribarren
• Pettan Prebende
• Oier Urreizti
• Maddi Sarasua Laskari
• Maindi Murua Berra
Urriaren 3an Ainhoako Herriko gelan:
• Oneka Arteaga
• Maddi Ane Txoperena Iribarren
• Iker Altuna
• Battitt Crouspeyre
• Xumai Murua Berra
• Bixente Hirigarai
Urriaren 10ean Larzabaleko Herriko gelan:
• Xan Alkhat
• Mizel Mateo
• Josu Txoperena Iribarren
• Ramuntxo Christy
• Kerman Diaz
• Johaine Sarraillet
XILABA 2020 Bertsulari Xapelketaren xehetasun guziak agorrila bukaeran emanen dugun prentsa aitzinekoaren bidez eskuratzen ahalko dituzue.