Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera
Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera –
Atzo Antsoainen jokatu zen saioan nagusitu zen Elizondoko bertsolaria, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu zuen. 200 bertsozale inguru izan ziren Antsoaingo Antzokian, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.
Antsoaingo Antzokian jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. 200 bertsozale inguru izan dira aretoan, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Han aritu dira kantuan Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Xabier Maia eta Iker Gorosterrazu. Maider Ansak egin ditu gai-jartzaile lanak.
Saio puntugarriaren ostean, Xabier Maiak eskuratu du puntu gehien, 392, eta horrenbestez, apirilaren 8an Iruñean jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte. Bost bertsolari hauek finalaurreko faseko azken puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, zortzi bertsolari pasako dira finalera, oraingo 18tatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Datorren igandean izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza. Saio hori bukatutakoan jakinaraziko da Anaitasunako finalean parte hartuko duen zortzikotea.
www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke Agoitzeko saiorako sarrerak, eta baita herri horretako Angiluerreka Elkartean ere. Egunean bertan, gainera, Agoitzeko Kultur Etxeko leihatiletan ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.