Xabat Illarregi txapeldun Erniarraitz sariketan
Xabat Illarregi txapeldun Erniarraitz sariketan-
Xabat Illarregik irabazi zuen pasa den uztailaren 17an Azpeitiko gaztetxean jokatutako finalean, 292,5 punturekin,txapela eramanez. Jon Gurrutxaga azpeitiarra bigarren iritsi zen ondotik, 280 puntureki. Bertsorik onenaren saria ere jaso zuen azpeitiarrak.
Xabat Illarregik jantzi du X. Erniarraitz Bertso Sariketako txapela. Uztailaren 17an iragan zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako X. Erniarraitz Bertso Txapelketaren finala. Hauek ziren finalera sailkatu ziren bertsolariak: Jon Gurrutxaga, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Xabat Illarregi, Oier Etxeberria eta Asier Galarza Muxi. Imanol Artola edo Felix izan zuen gai jartzaile seikoteak. Azkenan, Xabat Illarregi atera zen garaile 292,5 punturekin. Jon Gurrutxaga sailkatu zen bigarren, 280 punturekin. Berdinketa bat izan zuen puntu aldetik Maider Arregirekin, honek ere 280 puntu bildu zituelako, baina, hirugarren postua emana izan zaio. Ondotik sailkatu ziren Ane Zuazubiskar (267,5 puntu), Oier Etxeberria (258 puntu) eta Asier Galartza edo Muxi (241,5 puntu). Bertsorik onenaren saria, Gaztetxeko kideek erabaki bezala, Jon Gurrutxagak jaso zuen.
Xabat Illarregi txapeldun Erniarraitz sariketan-