VIII. Izeta Sariketa martxan da jada

Izeta Sariketa –

Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, ostiralean jokatuko dira gazte sariketaren bi kanporaketak, Irurtzunen eta Lizarran. Hiru bertsolari sailkatuko dira saio bakoitzetik, eta horiek jokatuko dute finala, azaroaren 23an, Elizondon.

16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamabi bertsolarik hartuko dute parte Mariano Izeta Sariketan. Azaroaren 16an, Irurtzunen eta Lizarran; ordu berean jokatuko dira bi kanporaketak, eta gai berdinei erantzun beharko diete bertsolariek. Saio bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira, eta horiek izango dira azaroaren 23an finala jokatuko dutenak, Elizondon. Hor erabakiko da sariketaren zortzigarren edizioko txapelduna. 

 

HITZORDUAK

Izeta Sariketa

Kanporaketa. Azaroak 16, 20:00etan Irurtzungo Pikuxar Elkartean (doan)
 Mikel Lasarte (Barañain)
 Amaia Elizagoien (Oronoz Mugaire)
 Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz)
 Idoia Granizo (Altsasu)
 Patxi Castillo (Bera)
 Aitor Irastortza (Azpirotz)

Gai-jartzailea: Zigor Gartzia


 

Izeta Sariketa
Kanporaketa. Azaroak 16, 20:00etan Lizarrako La Bota Peñan (doan)
 Sarai Robles (Barañain)
 Endika Legarra (Iruñea)
 Xabat Illarregi (Leitza)
 Irati Majuelo (Iruñea)
 Egoitz Gorosterrazu (Ituren)
 Josu Sanjurjo (Lesaka)

Gai-jartzailea: Maialen Kamino


Finala. Azaroak 23, 19:30ean Elizondoko Arizkunenean (5 euroko sarrera)
 Irurtzungo lehen sailkatua
 Lizarrako lehen sailkatua
 Irurtzungo bigarren sailkatua
 Lizarrako bigarren sailkatua
 Irurtzungo hirugarren sailkatua
 Lizarrako hirugarren sailkatua
Gai-jartzailea: Maialen Belarra

 

Izeta Sariketa