Udabarria bertsotan. Maiatzean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

Udabarria bertsotan maiatzean abiatuko da –

Udabarria bertsotan maiatzean abiatuko da
2023ko aurkezpena. Arg: Anboto

Aurtengoa txapelketa urtea da Bizkaian. Sailkapen fasea maiatzean hasiko da, eta txapelketa udazkenean. Sarrerak eskuragarri daude jada bertsosarrerak.eus atarian.

Zortzi saio antolatu dira, ostegunero bi, eta maiatzean zehar jokatuko dira denak. Egun eta ordu berean izango dira bi saio, betiere herri ezberdinetan, noski. 48 bertsolarik hartuko dute parte, A eta B taldeetan banatuta. Antolakuntzatik adierazi dutenez “gutxienez 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea (2023tik zuzenean sailkatutako bertsolarien izen-ematearen arabera)”.

Udaberria bertsotan webgunean aurkitu ahalko da sailkapen faseari buruzko informazio eguneratua.

Udabarria bertsotan maiatzean abiatuko da

Udabarria bertsotan maiatzean abiatuko da