Ucelay eta Erezuma garaile Bizkaiko bi kanporaketetan
Ucelay eta Erezuma garaile Bizkaiko bi kanporaketetan –
Areatzan jokatu zen larunbatean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Goizean ekitaldia egon zen Areatzan bertan, Regueibertso ekimenaren barruan, eta arratsaldean sailkapen saioa ospatu zen udaletxeko areto nagusian. Honako bertsolariek hartu zuten parte:
Ander Ucelay Aristi (Artzentales)
Asier Alcedo Cano (Portugalete)
Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
Markel Baroja Laita (Deustu)
Naroa Torralba Rodriguez (Larrabasterra)
Xabier Iturraspe Gandiaga (Mendexa)
Saioko irabazlea Ander Ucelay Aristi izan zen, 169,5 punturekin.
Erandiora heldu zen igandean asteburuko bigarren bertso saio puntuagarriaFasea. Azken aurreko sailkapen saioa izan herenegungoa, Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean. Sei bertsolari igo ziren oholtzara:
Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
Eneko Barruetabeña Bilbao (Durango)
Galder Bilbao Martinez ‘Txapi’ (Leioa)
Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales)
Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo)
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
Saioko irabazlea Julen Erezuma Arzanegi izan zen, 173,5 punturekin.
Udabarriko Faseko azken saioa datorren larunbatean jokatuko da, maiatzaren 26an, Abadiñon. Matienako Errota Kultur Etxean izango da, 17:30etik aurrera. Bertsolari hauek hartuko dute parte:
Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
Asier Urkiza Sanchez (Bilbo)
Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)
Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika)
Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’ (Gamiz-Fika)
Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu)
Webgunean: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
Sare sozialetan:
o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Emaila: bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus