Txomin Garmendia hil da

Txomin Garmendia hil da –

Atzo hil zen Txomin Garmendia bertsolaria, 88 urterekin. Aldizkari honetan makina bat aldiz idatzi zuen Villabonan bizi zen berrobitarrak.

 

Txomin Garmendia hil da

 

1934an Berrobin sortua, Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea.Ogibide desberdinetan aritutakoa zen, hala nola, nekazari, harotz, txaliari, liburu-saltzaile eta baita bere jaioterriko alkate ere.

Lehen plaza etxean bertan egin zuen, 1952an Antonio Mari Eizmendi “Loidisaletxe” eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela. Burgosen egiten ari zen soldadutzan “Zeruko Argia” aldizkarian argitaratu zituen bertsoengatik espetxeratua izan . Lau alditan izan da finalista Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, 1965, 1967, 1980 eta 1982ko edizioetan.

Istripu baten ondotik idazteari ekin zion eta bertso liburuak, nobela, kronikak eta hainbat kontakizun idatzi ditu gipuzkoarrak. Bordaberri (1983 Auspoa), Bizitzaren arian (1982 Auspoa), Denbora pasa (1982 Auspoa), Gipuzkoa.Biotz-begietan (1983 GAK), Bertsolari-kurpilla (1984 Auspoa), Erririk-erri (1984 Auspoa), Beltzak eta zuriak mendian ardiak (1985 Auspoa). Euskaltzaindiaren webgunean daude irakurgai.

 

 

 

Koplak eta bertsoak – Txomin Garmendia

Bertso-ibilbidea: Villabona-Amasa

ARRIDURA BAT

Bertsolaritzan asarreak

 

Txomin Garmendia hil da