Señora Eguna ospatu dute Soraluzen
Jendetza batu zen Soraluzen iragan larunbatean, lehen Señora Eguna ospatzeko.
Señora Eguna ospatu dute Soraluzen –
Bertsolariek umorea eta aldarrikapenak zabaldu zituzten lau haizetara, bai goizeko bertso-poteoan baita bazkalondorengo saioan ere.
Plaentxia hedabideak bi bertso nabarmendu ditu bere albistean:
Amaia Agirre: “(…)Nahiz ta urrun ibili plaza handitatik, erdia eraikitzen da periferiatik”.
Miren Artetxe: ” (…) Hau oasi txiki bat da bertsolaritzan, hedatzen dena baso tropikalen gisan”.
Dozenaka bertsolari eta bertsozale elkartu ziren goizean bertso poteorako, eta 160 lagun inguru bildu ziren bazkarian. Bertsoek bereziki, eta jaiak orohar, luze jo zuten.
Señora Sariketak ekainean izango du bere hirugarren edizioa.
Bideoak eta argazkiak Plaentxia.eus-tik hartuak dira.