Sarai Roblesek eta Irati Majuelok abestuko dute aurtengo Gartxot Egunean
Sarai Roblesek eta Irati Majuelok abestuko dute aurtengo Gartxot Egunean –
Urtero, urtarrileko hirugarren asteburuaren bueltan, Gartxot Eguna antolatzen dute Itzaltzuko bizilagunek. Eta zer da Gartxot Eguna? Hitz hauekin adierazi zuten sustatzaileek behinola: ” Zer da urtero batzen gaituena? Auzolana, euskara, Gartxoten kondaira, Euskal Herria, kultura, gure lur eta bazterrak disfrutatzea, elkarrekin ospatzea… Dena dela, zehazki zer den jakin gabe ere, urteroko zita magikoa da. Euskal Herri osoko hamarnaka leku desberdinetatik etorritako Gartxotzaleak elkartzen gara ilusioz eta umore onez. Geure buruari oroitarazteko bizirik gaudela, mugimenduan gaudela, gure herria eta hizkuntza maite ditugula, Gartxot gogoan dugula eta guztia elkarrekin egiteko gai garela”
Egunak antzeko egitaraua izan ohi du urtero. Herri bazkariaren ondoren bertso saioa izaten da, eta aurten Sarai Robles eta Irati Majuelo arduratuko dira bazkalosteko bertsoez. Urtarrilaren 20ean izango da, larunbat honetan.
Bazkariko tiketak erosteko helbidea: txartelakgartxot@gmail.com