Santa Ageda bezpera, kopletarako eguna
Bertsolari Aldizkaria
2025-02-04
Santa Ageda bezpera –
Gaur Santa Ageda bezpera dugu, eta usadio zaharrei jarraituz, santa eskea egingo da Euskal Herriko hamaika txokotan (batzuk jada iragan larunbatean ospatu ziren). Honatx horietako batzuk:
- Zestoa: Kantariak eta bertsolariak erdiguneko eta inguruko baserrietan ibiliko dira, musika tradizionalaz lagunduta.
- Segura: Tokiko bi bertsolarik edo gonbidatuk parte hartzen dute.
- Gabiria: Zenbait kuadrillak bertsoak abesten dituzte, hala nola eskola-taldeek edo Osinalde elkarteak.
- Ataun: Ohitura denez, kuadrilla bat, etxez etxe eta baserriz baserri ibiltzen da, makilak eskuan hartuta. Amaitzean, afari herrikoi bat egiten dute. Aldaketa kopletan: Duela 10 urte aldatu zituzten, Martin Aramendiren lanari esker, erreferentzia erlijiosoak eta hierarkikoak ezabatzeko.
- Soraluze: Otsailaren 1ean. Santa Eskea baserriz baserri, bertsolariekin eta musikariekin. Otsailaren 4an, arratsaldez, musika-eskolak eta bertsolariak herrigunean ibiltzen dira. 18:00etan txistulariak eta Ezoziko Ama Abesbatza izango dira.
- Errenteria: Santa Ageda bezperan, Ereintza elkarteko gizon eta emakume taldea ateratzen da urtero koplak kantatuz. Beraiekin batera elkarteko txistulari taldea joaten bidean zehar biribilketak joaz. Herriko hainbat lekutan eta tabernetan kantatzen da, urtean zehar herrian gertatutako gai garrantzitsuenak aipatuz. Ondorioz, bertso sorta berriak urtero egiten dira
- Iruñea: Santa eskea Ordua: illuntzean Lekua: Alde zaharra Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Sustrai Colina Antolatzaileak: Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea
- Oion: Arabar Errioxoako Bertso Eguna. Santa eskea Ordua: 19:30 Lekua: Euskaltegitik hasita Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
- Gasteiz: Santa eskea Ordua: 16:30 Lekua: Salburua auzoa, Errekabarri eskola ataria Bertsolariak: Danel Herrarte, Eli Zaldua Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea Kultur bitartekaria: Lanku
- Pasaia: Santa eskea Ordua: 19:00 Lekua: Gudarien plazatik abiatuta Bertsolariak: Uxue Alkorta, Maider Arregi Markuleta Antolatzaileak: Pasaiako Udal Euskaltegia Kultur bitartekaria: Lanku
- …?