San Ferminetako bertso saioak
Bertsolari Aldizkaria
2017-07-04
San Ferminetako bertso saioak –
Ostegunean hasiko dira San Ferminak, Euskal Herriko jai ezagun eta maitatuenetakoak. Iruñea festetan murgilduko da bederatzi egunez, eta tartean, noski, izango da bertsoez gozatzeko aukera.
Uztailak 8, larunbata
- Bertso jaialdia: Julio Soto, Aimar Karrika, Uxue Alberdi eta Jon Maia.
- Gai-jartzailea: Maider Ansa.
- 19:00etan Sarasate Pasealekuan
- Antolatzailea Iruñeko Udala
Uztailak 9, igandea
- “Erradikalak gara”. Ane Labaka eta Beatriz Egizabal.
- 16:30etan 0 plazan
- Antolatzailea Herri San Ferminak
- Bertso poteoa: Eneko Fernandez eta Eneko Lazkoz.
- 21:00etan Zaldiko Maldikon.
- Antolatzailea IKA-Zaldiko Maldiko
Uztailak 10, astelehena
- Bertsoak balkoitik-balkoira: Alaia Martin, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio.
- 13:30etan La Unica peñan.
- Antolatzailea La Unica.
- “Petresku etzi, ez etsi” haur emanaldia.
- 19:00etan Sarasate pasealekuan.
- Antolatzailea Iruñeko Udala.
Uztailak 13, osteguna
- “Ez da kasualitatea”: Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Miren Amuriza eta Alazne Untxalo.
- Gai-jartzailea: Amaia Agirre
- Antolatzailea Iruñeko Udala
Uztailak 14, ostirala
- Barañain eta Lesakako bertso-eskolen arteko desafioa (gazteak eta helduak)
- 18:00etan Oinez Txokoa
- Antolatzailea Nafarroa Oinez
San Ferminetako bertso saioak