Salegi, Gurrutxaga, Iguaran eta Zuazubiskar gailendu ziren iragan asteburuko saioetan

Gipuzkoa Bertsotanen beste lau saio jokatu ziren iragan asteburuan, Altzon, Zaldibian, Orion eta Legorretan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bigarren astea igaro da, beraz.

Iguaran eta Zuazubiskar –
Iguaran eta Zuazubiskar

A multzoko lehen saioa Altzon jokatu zen, Batzarremuño eraikinean. Saioko irabazlea Jon Gurrutxaga Urbieta izan zen. Honela geratu da sailkapena:

Gai-jartzaile lanetan Olatz Zuazubiskar aritu da. Epaileak:  Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.

Iguaran eta Zuazubiskar

B multzoko lehen saioa Zaldibian jokatu zen, Herri Antzokian. Aitor Salegi Martija izan zen irabazlea. Hauxe saioko sailkapena:

Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi Aiestaran aritu zen. Epaileak:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

Iguaran eta Zuazubiskar

Orion izan zen A multzoko bigarren saioa, Arraunetxean. Beñat Iguaran Amondarainek irabazi zuen. Honela geratu zen sailkapena:

Gai-jartzen Ane Ezenarro Beristain ibili zen. Epaileak:  Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili zen.

B multzoko bigarren saioa Legorretan izan zen, Herri Antzokian. Ane Zuazubiskar Iñarra nagusitu zen. Hauek puntuazioak:

Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe “Felix” izan zen. Epaileak, ostera, hauek:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili zen.

Asteburuan Gipuzkoa Bertsotaneko beste lau saio jokatuko dira. Oraindik geratzen da sarrerarik bertsosarrerak.eus atarian. 

Iguaran eta Zuazubiskar