Saharari buruzko bertso-paper lehiaketa
Saharari buruzko bertso-paper lehiaketa –
Sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute bi eragileek Mendebaldeko Saharak bizi duen okupazioa eta espolioaren inguruan. Espoliazioaren arazoa gaitzat hartuta bertso paper lehiaketa jarri da martxan nahi duen orok parte har dezan. Honekin batera bertso eskola ireki eta hitzaldi bat eman dute aste honetan Laudion, eta beste bi hitzordu zehaztu hurrengo asterako:
- Martxoaren 21ean, 19:30ean, Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean.
- Martxoaren 23an, 19:30ean, Zekuianoko Txokoan
Bi hilabetez luzatu dute antolatzaileek bertsoak jasotzeko epea. Epaimahaiaren lan aukeratua ekainaren 30ean emango da ezagutara jendaurrean aurkeztuz. Saria bi pertsonentzako bidaia izango da Tindufera (Argelia), espoliazio eta gatazkaren ondorio diren errefuxiatu kanpamenduak ezagutzera.
Maiatzaren 10ean horma-irudi baten margoketa hasiko da: “Honen margoketan nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera”, adierazi dute antolatzaileek. Ekainaren 30ean horma-irudiaren inaugurazioa eta bertso-paper lehiaketako sari banaketa egingo da bertso-jaialdi batekin batera.
Horma irudiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero jarri kontaktuan Arabako SEADen Lagunekin.
administrazioa@saharaelkartea.org
945147853 / 660299622