"Puntuak eta komak" eta "Okerbidea" taldeak garaile Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketan

Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeak garaile –

Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeak garaile

Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan ospatu da finala. Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera aldaketaz betetako edizioa izan da aurtengoa: taldekako sariketa da, eta horrela mantendu dute, baina aldaketak egon dira taldekatze honetan. Irudia aldatu dute, baita bertsolariek egin dituzten ariketak ere.

Iragan ostegunean ospatutako finalean ondorengo 10 bertsolari gazteak izan ziren protagonistak:

  • A mailan:
    • Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz
    • Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea
  • B mailan:
    • TeamRocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga
    • Okerbidean: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza

Ander Aldazabal Olabarri ibili zen aurkezle lanetan. Epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu zuten. Idazkari lanetan Ione Narbaiza Gallastegi aritu zen.

Saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili da Unai Gaztelumendi Arandia bertsolari eta ilustratzailea, eta oparitan jaso dituzte parte hartzaileek.

Kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu du. Aurtengo saria, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazioa izan da. B mailako txapeldunei Aissa Intxausti Aburruzak jantzi die txapela.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak  ARGAZKI GALERIA ere zabaldu du, eguneko zenbait irudi jasoz.

Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeak garaile