Pleibak - Bertso saio literarioa Laudion
Pleibak –
Miren Amuriza Plazak “Pleibak” izeneko liburua idatzi eta argitaratu berri du Susaren eskutik. Honatx sinopsia:
“Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.
Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-hala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.
Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du Miren Amurizaren bigarren nobelak, egonezin primario bat, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eta zikinak jandako hizkuntza batekin eraikia”
Liburuan oinarritutako bertso saio literarioa antolatu dute otsailaren 16rako, 18:00etan, Laudioko Faktorian. Bertan izango dira Miren Amuriza bera, baita Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak ere. Musika Miren Narbaizaren esku izango da. Sarrerak faktoria.eus-en.
- Miren Amuriza: “Zirkunstantziak deskribatzeak ematen dio egiantzekotasuna kontakizunari” (eitb.eus, 2025-01-28)
- Miren Amuriza: “Urte askoan aritu gara aurreko belaunaldiei gustatzeko moduan idazten” (Berria, 2025-01-26)
- Miren Amuriza: “Kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, barkaberak izan gara etxekoekin” (Argia, 2025-01-22)