Peru Abarrategi zuzenean finalaurrekoetara
Gaur-gaurkoz Arabako txapeldun den aramaioarra gailendu zen iragan asteburuan Arabako Bertsolari Txapelketari abiada eman zion Izarra saioan, eta ondorioz, zuzenean finalaurrekoetara igaroko da.
Peru Abarrategi zuzenean finalaurrekoetara –
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu du puntu gehien, 259 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Peru Abarrategi: 259 puntu
- Aitor Ugarte: 250 puntu
- Eli Zaldua: 250 puntu
- Paula Amilburu: 249,5 puntu
- Ekaitz Samaniego: 242,5puntu
- Danel Herrarte: 238,5 puntu
Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean.