Peru Abarka lehiaketa irabazi du Malen Amenabar bertsolariak

Peru Abarka lehiaketa irabazi du Malen Amenabar bertsolariak-

Bertsolari izateaz gain, ilustrazio lanetan ere ibiltzen da Malen Amenabar. “Kaiola” bere lanarekin irabazi du Peru abarka lehiaketa pasa den astean, Yolanda Larreategiren idazlanean oinarrituta egina. Irailaren 1a arte du lana osoki amaitzeko. Albuma, aldiz, urriaren 24an aurkeztua izango da.

Peru Abarka lehiaketa irabazi du Malen Amenabar bertsolariak
Malen Amenabar, Uztarria.eus webguneko argazkia

 

Peru Abarka lehiaketa irabazi du Malen Amenabar (Larrabetzu, Bizkaia, 1994) bertsolariak. Markina-Xemeingo Udalak antolatzen du lehiaketa hau, ilustrazio alorreko lanak saristatzeko eta artistak bultzatzeko asmoz. Aurtengo lehiaketan, hamalau ilustrazio aurkeztuak izan dira, eta Amenabarrena da saria irabazteko hautatua izan. Yolanda Larreategik egin lanetan oinarrituta osatu ditu ilustrazioak Malenek Amenabarrek.

Irailaren 1erako ilustrazioak amaituak izan beharko ditu.  Larreategiren testuekin eta bere ilustrazioekin osatuko den bilduma, ordea, urriaren 24an aurkeztuko da. Lehiaketako epaimahaiak oso iritzi positiboa agertarazi du lanaren inguruan. Diotenez: “Testua abiapuntu hartuta, haratago doa marrazkiekin ilustratzailea, barneratutako istorio horri ate berriak irekiz. Ekarpen pertsonalak egiten ditu, baina guztion iruditegiari keinu eginez aldi berean: txoriak, kaiolak, hegoak, lainoak, basoa… Elementu guztiak bihurtu ditu protagonista, bidaia baten sinbolo. Metafora eder batekin osatu du protagonisten bikotea, Kaiola goiburuak iradokitzen duenari jarraituta: kaiola, motxila, bidaia eta bidaideak”.

Ilustratzazioaren bidea sendotuz doa bertsolariarentzat. Arte Ederretako gradua amaitu geroztik, Txakur Gorria sormen kolektiboko taldeko kide bihurtu zen Amenabar. Ez da lehen aldia, gainera, Peru Abarka lehiaketa irabazten duela: 2018 urteko edizioan ere saristatua izan den “Domeka” izeneko lanarekin.

Peru Abarka lehiaketa irabazi du Malen Amenabar bertsolariak-