Pagonabarra txapeldun Eskolartekoaren XXX. Edizioan
Pagonabarra txapeldun –
Binaka edo hirunaka zortziko handi eta txikiko ariketak egin zituzten, eta puntuazio altuena eskuratu zutenak igaro ziren hurrengo txanpara. Banaka aritu behar izan zuten sailkatutako sei bertsolariek, lehen puntua emanda hasieran eta gaia emanda gero, zortziko txikian eta bost puntuko neurrian hurrenez hurren. Epaile lanetan aritu ziren Aitor Jimenez, Arkaitz Goikoetxea, Eneritz Azkue, Joakin Arregi, Jurgi Fuentes eta Lierni Elortza, eta idazkari Ane Errazkin izan zen.
Mikel Mendizabalek jantzi zion txapela Pagonabarrari
Euskal Herriko Eskolartekoak: hogeita hamar bete ditu. 1989. urtean jokatu zen lehen aldiz Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan, Euskal Herri osoa hartu zuen lehenengoa, Ikastolen Elkartearen eskutik. Bertsolaritzaren harrobia izateko sortu zen egitasmoa.
1982tik bertsolaritza ikastetxeetan lantzen eta urte luzez Eskolartekoaren antolaketa lanetan aritu den Mikel Mendizabalek jantzi zion txapela irabazleari. Era berean, sari banaketan parte hartu zute lurralde guztietanko Eskolarteko antolatzaileek – Xabi Igoa, Maialen Berra, Jokin Labayen, Maddi Ibaibarriaga, Xan Alkhat, Estitxu Arozena, Jon Irazabal -, Sarako bertso-eskolako, ikastolako eta Udaleko ordezkariek, eta antolatzaile diren Bertsozale Elkartetik Maialen Lujanbio zuzendaritzako kideak eta Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu lehendakariak.
Pagonabarra txapeldun