Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak

2024-10-01

Asteburuan jokatu ziren lehen fasea akitzeko falta ziren sei saioak, Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Ondorengo sei taldeak igaro dira finalaurrekoetara: ‘Manteleko sobrak’ (Leitza-Altsasu-Barañain, A multzoko irabazlea), ‘Baztanzopak’ (Baztan, B multzoko irabazlea), ‘Argako Bixiguak’ (Atarrabia-Barañain, C multzoko irabazlea), ‘Mutilatuak’ (Bortziriak-Baztan, D multzoko irabazlea), ‘Hor gu!’ (Bortziriak, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta ‘EzKrashak’ (Iruñerria, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan bigarren onena). Urriaren 4an abiatuko da taldekako txapelketaren bigarren fasea.

Galerianoaren kantua

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!