Entxufea
Adimen artifizialaz, Altxa Buruaz edo Tiktokez aritu gintezke, baina inor ez da egoten pantaila itzaliari begira. Boladaka ahaztu egiten zaigu elektroien mugimendua dela gailu guztiek funtzionatu dezaten oinarria.

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.
Ez naiz sekula bertso zeremonikoen zalea izan. Urtebetetze, ezkontza, Eguberri… ospakizunak hobe bertsorik gabe, pentsatu izan dut, gainera. Gauza bakoitza bere lekuan eta garaian. Zerbaitetarako daude Zorionak zuri, Unblenble eta Hator hator euskal kantutegian. Hobe hortik tira nik neure sormenetik baino.
Bertsolari New Yorken - Powered by RedCircle Euskaldunok askotan entzun dugu bidaiatzeak norbere hizkuntza, kultura eta herriarekiko lotura txikitzen duela diote. Ez dakit ba nik. Ez dakit Anonyme Popular [...]