Trabukoren kantako misterioak

2024-11-19 Patziku Perurena

Gazte denboran, kantari hasteko, aski izaten genuen lagunarteko edozein otordu edo festa. Behin eztarriak urratuxe ezkero, atzenerako han hasiko zen baten bat bazterretik: “Kanta zak Trabukona, hi” erreguka, goizuetarra nintzelako edo. Eta ezin baba, kantatu gabe utzi:

Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio Trabuko…

Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu, aurretik edo ondotik, urrutira gabe Ituringo Arotzarenak lagun dituztela. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hauspetik atera eta, biak elkarren ondo ondoan.

Maniez

2024-11-19 Oier Etxeberria

Aurrenengo aldiz burla haizez Monk deitu zidatenean, oraindik Adrian Monk detektibearen kapitulurik ikusi gabe nengoen. Orduan ere huskeriaren batekin egoskortuko nintzen, eta seguru asko izango zen motiborik maniatiko dei ziezadaten.

Larunbatean jokatuko da XI. Izeta Sariketa

2024-11-18

Larunbatean jokatuko da XI Izeta Sariketa - Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute ekimena. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte sariketaren hamaikagarren edizioan. [...]