Osinalde sariketa hizpide asteburu honetako Hitzetik Hortzeran

Osinalde sariketa hizpide asteburu honetako Hitzetik Hortzeran –

Gabiriako Osinalde Sariketak 50 urte kunplitu ditu aurten. Bertsolari belaunaldi ugari pasa dira Gabiriako plaza honetatik, eta gazte sariketen artean sona handiena duenetako bat da. Biharko Hitzetik Hortzeran, Eusebio Igartzabal eta Jokin Murua elkarteko kideak mintzatuko dira sariketaren historiaz; Osinalden urte ezberdinetan entzun diren bertsoaldiez gain, Donostiako eta Getxoko bertsoaldiak ere emitituko dituzte. 

 

Osinalde sariketa hizpide asteburu honetako Hitzetik Hortzeran

 

1971. urtean antolatu zen lehen aldiz Osinalde Sariketa, eta Patxi Iraola izan zen irabazlea; 2021ean, Gorka Pagonabarraga. Ehundaka bertsolarik kantatu dute Gabiriako Osinalde Elkarteko mahai-inguruan azken bost hamarkadetan. Azken urte hauetako irabazleak eta parte-hartzaileak elkartu eta urteurren festa handia antolatzeko asmoa dute Osinalde Elkartekoek irailaren 17an.

Biharko programan Osinalden kantaturiko bertsoaldi gogoangarri batzuk pantailaratuko ditu Hitzetik Hortzerak. Gainera, Donostiako San Telmo museoan antolatu zen Baginen Bagara bertso saioko eta Getxoko Ez da Kasualitatea bertso saio musikatuko bertsoaldiak ere eskainiko dira.

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Osinalde sariketa hizpide asteburu honetako Hitzetik Hortzeran