Ordiziako Emaneurre elkarteak antolatutako bertso afaria, Hitzetik Hortzeran

Ordiziako Emaneurre elkarteak antolatutako bertso afaria –

Ordiziako Emaneurre elkarteak antolatutako bertso afaria
Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsotan. Arg: Emaneurre.

Emaneurre taldeak urteroko bertso afaria egin zuen iragan larunbatean Ordiziako Tximista sagardotegian. Talde hau herriko realzaleek osatzen dute, baina Realaz gain, Ordiziako kirol eta kultur ekimen parte hartzaile eta herrikoiak bultzatuz. Euskeratik eta euskaraz.

105 bertso zale elkartu ziren Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluzeren bertso jardunaz gozatzeko. Igor Eguren aritu zen gai jartzaile lanean. “Oso giro ona” sortu zela adierazi dute antolatzaileek.

Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera saioko kamerak ere bertan izan ziren eta datorren larunbatean, 21:00etan, telebistaz ikusteko aukera izango da. Argazki galeria osorik Goierriko Hitzan.

Ordiziako Emaneurre elkarteak antolatutako bertso afaria