"Ombuaren itzala" filma estreinatu da

Pello Mari Otaño bertsolari eta poetaren bizitzaren eta obraren bueltako filma estreinatu zen azaroaren 30ean Zizurkilen, eta hainbat emanaldi antolatu dituzte.

Ombuaren itzala filma estreinatu da –

Ombuaren itzala filma estreinatu da

Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 – Rosario, 1910) bertsolariaren bizitzan sakontzen duen filma azaroaren 30ean estreinatu zen Zizulkilgo elizan 18:30etan, proiektuan laguntzaile eta sostengu-emaile izan diren lagun, agintari eta jendearentzako emanaldian. Abenduaren 6aren eta 9aren artean filmaren hainbat emanaldi eskaini dira Villabonako Gurea antzokian.

Ondoren, abenduaren 12an, 18:00etan, emanaldi berezi bat antolatu da, Amasa-Billabonako Hika Bodegan, bertako nagusi eta proiektuan auzolankide zintzo den Roberto Ruiz sukaldari ezagunaren eskutik. Dokumentalaren aurkezpena Hika Bodegan bertan izango da, Amasa-Billabonan arratsaldeko 6etan.

Hikako bodegan dokumentala proiektatu ostean, ekitaldiak jarraitu egingo du zuzendaria eta aktore batzuk bertan direla eta mokadua eta tragua eskainiko zaie bildutako lagunei. Bertsolari gonbidatuek girotuko dute gaua. Ekitaldia doakoa da eta plazak mugatuak direnez –aretoa bete arte, 150 pertsona– erreserbak aldez aurretik egin behar dira telefonoz, +34 690 272 631 (Kattalin) edo emailez ombuarenitzala@gmail.com helbide elektronikora.

Patxi Bisquert zinemagile eta ekoizlearen gidaritzapean, Uma Manterola, Olatz Beobide, Sara Cozar, Joseba Usabiaga, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre eta Kandela Manterola aktoreek osatuko dute filmaren talde-artistikoa.

Ombuaren itzala filma estreinatu da