"NORK" komikia Artefaktua saioan
“NORK” komikia Artefaktua saioan –
Artefaktua hainbat disziplina uztartzen dituen literatura saioa da. Yolanda Mendiolak aurkezten du, eta zenbait atal dauzka: idazleei elkarrizketak, nobedadeak, irakurle eta liburu-saltzaileen gomendioak eta booktuberrenak, besteak beste. Zer den booktuber bat? Youtube baliatuz liburu baten inguruan mintzo den pertsona. Zeregin horretan dihardu Julen Telleriak aurkezleak Artefaktuan.
“NORK hil du Andoni Egaña” komikia aldizkari honen ehungarren ale berezia izan zen, eta tolosarrak Patxi Gallego eta Xabi Payak egindako lanari buruz hitz egin zuen larunbatean ETBn. Irakurgai arin gisa definitu zuen, polizia-nobela generoaren baitan kokatu zuen, eta komikia ez da soilik umeentzat defendatu. Bertan topatu daitekeen pertsonai kantitatea nabarmendu zuen, fantasia ukitua, baita eduki sexualik ez zaiola falta ere. Telleriaren iritziz komiki guztiz gomendagarria.
Bestalde, Iñaki Irazu, Bilbon bizi den Asteasuko idazlea zen Artefaktuaren gonbidatu nagusia. Denboraldi honetako azken saioa den hau, Donostiako Urgull mendian grabatu da. Bizitza osoa darama Iñakik poesia idazten baina oraintxe, 64 urterekin, plazaratu du bere lehen poema liburua: “Errukiaren saria”. Bere lan poetikoak eguneroko gauzez eta gaiez egindako kronikak dira, detaile batetik abiatu eta beti istorio bat kontatzen dute. Iñakik Bilbon bota zituen erroak duela 30 bat urte eta urte horietan euskara irakaslea izan da bertan. Bere gonbidatua Jabier Muguruza musikari eta abeslaria da. 27 urte badira Jabierrek Iñakiren letrak musikatzen dituela. Guztira 35 letra musikatu dizkio. Azkena “Leiho bat zabalik” diskoan “Etxera iritsi” kantuaren letra Iñakirena da.
Galdetegian, Amaia Hennebutteren, Anjel Lertxundiren eta Maixa Zugastiren liburu kuttunenen berri jaso dezakezu. Irakurlearen atalean, Andoni Arantzegik… Amélie Nothomb-en “Riquete el del Copete” liburua gomendatu du.
“NORK” komikia Artefaktua saioan