Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan: UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean

UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean –

Uda Ikastaroan bat-bateko bertsogintza garaikideko hainbat kezka plazaratu nahi dira: gai bati kantatzeko zilegitasuna; bertsolaritzan diren ideologiak eta diskurtsoak; gai sozio-politikoen lekua; etika eta adierazpen askatasuna bat-bateko bertsogintzan eta abar.

Horrezaz gain, libreko bertsogintza aparteko genero bezala aztertuko da. Egungo bat-bateko bertso saioen egitura zurrunaz ere ariko gara, gai-jartzailearen talaiatik. Eta azkenik, bertsolaritzan gertatzen diren botere harremanak eta horiek bertsoaren balioespenean duten eraginaz ariko gara.

Hizlariak, aipatutako gaiez gogoetak prestatzeaz gain, mahai-inguruetan ariko dira azalpenak xehetzen eta iritzi trukean.

 

Helburuak

Egungo bat-bateko bertsogintzan diren sorkuntza mailako kezkei buruz hausnartzea eta gogoetak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

“Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan”, Udako Ikastaroetan

 

Hemen duzu egitarau osoa: https://www.uik.eus/eu/jarduera/nondik-zeri-ari-gatzaizkio-bertsotan

 

Matrikula epea zabalik dago, eta www.uik.eus atarian egin daiteke.

UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean

UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean