Nerea Bruño izango da Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria
Nerea Bruño izango da Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria –
15 bat bazkide elkartu ziren. Urteko egutegia errepasatu zen bilkuran, etaNafarroako bertsolaritzarekin eta elkartearen proiektuarekin lotura zuzena duten hainbat gairi buruz eztabaidatzeko abagunea izan zen.
Gainera, lehendakaritzan erreleboa emateko baliatu zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak larunbateko batzarra. Alaitz Rekondo Ferrerok hamabi urte eman ditu lehendakaritzan, eta adierazia zuen zikloari bukaera emateko asmoa. Haren lekukoa Nerea Bruño Artazkozek hartuko du aurrerantzean; 1978an Atarrabian jaioa, gertutik ezagutu du azken 30 urteetako Nafarroako bertso mundua, Bertso Eskolako kide, bertsolari, antolatzaile, bertso irakasle, eta azken urteetan, batez ere, epaile gisara aritu da. Nafarroako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakidea ere bazen aurretik.