Nafarroako txapelketa azken txanpan sartu da
Nafarroako txapelketa azken txanpan sartu da –
Etxarri Aranazeko eta Lesakako finalaurrekoak jokatu ziren asteburuan, eta beraz, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera iritsi diren lagunen zerrenda zehaztuta dago jada.
Etxarri Aranazeko Kultur Etxean elkartu diren 200 lagun ingururen aurrean abestu zuten sei bertsolarik. Alaitz Rekondok egin zituen gai-jartzaile lanak, eta epaile, berriz, Jon Abril, Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Joseba Beltza aritu ziren. Xabier Terrerosek eskuratu zuen puntu gehien (360,5), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela eskuratu du, pasa den igandean Eneko Lazkozek eskuratu bezala. Honela geratu zen saioko puntuazioa:
Xabier Terreros Gartzia |
360,5 |
Lesakan jokatu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa, 270 lagunen aurrean. Fernando Anbustegik egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaileak: Jon Abril, Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Joseba Beltza aritu ziren. Joanes Illarregik eskuratu zituen puntu gehien (375,5), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela eskuratu zuen. Honela geratu zen saioko puntuazioa:
Joanes Illarregi Marzol Saioa Alkaiza Guallar Alazne Untxalo Erregerena |
375,5 |
Horrenbestez, osatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Hiru finalaurrekoetako irabazleei, sailkapenaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Ondorioz, hauek izango dira txapelaren bila jardungo dutenak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.
Sailkapena:
1 |
Eneko lazkoz |
399,0 |
2 |
Joanes Illarregi |
375,5 |
3 |
Xabier Terreros |
360,5 |
4 |
Eneko Fernandez |
359,0 |
5 |
Julio Soto |
358,5 |
6 |
Xabat Illarregi |
356,5 |
7 |
Julen Zelaieta |
355,5 |
8 |
Xabi Maia |
352,5 |
9 |
Aimar Karrika |
349,0 |
10 |
Saioa Alkaiza |
344,5 |
11 |
Josu Sanjurjo |
341,0 |
12 |
Iker Gorosterrazu |
338,0 |
13 |
Alazne Untxalo |
335,5 |
14 |
Saats Karasatorre |
335,0 |
15 |
Sarai Robles |
326,5 |
16 |
Joana Ziganda |
312,0 |
17 |
Diego Riaño |
307,5 |
18 |
Iban Garro |
304,5 |
Martxoaren 23an jokatuko da finala, 17:00etatik aurrera Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita ondorengo salmenta puntuetan ere: Karrikiri denda (Iruñea), Fantxike denda (Elizondo), Okindegia (Lesaka), Maimur liburudenda (Leitza), Xapatero taberna (Etxarri Aranatz) eta Olgarenea natur-denda (Lizarra). Ondorengo egunetan, finalari buruzko xehetasun eta informazio gehiago emango ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Informazio eguneratua, www.bertsozale.eus atarian dago irakurri daiteke.