Nafarroako finalean egin beharreko lanak
Bertsolari Aldizkaria
2017-02-16
Nafarroako finalean egin beharreko lanak
Ez dakigu ze bertsolari izango diren oholtzan, noski, baina bai finalaren inguruko beste hainbat gauza.
1.- Anaitasunan izango da, eta jakin badakigu Iruñeako plaza eder horretan sortzen den giroa eta epeltasuna aparta izan ohi dela.
2.- Apirilaren 8a izango da, larunbata.
3.- Gai jartzaileak nortzuk izango diren zehaztu da dagoenekoz:
- Alaitz Rekondo (Lesaka, 1980) Lesakan jaio eta bizi da. Entzumen eta Hizkuntzako irakaslea da. Ikastola garaian sortu zitzaion bertsoarekiko zaletasuna eta gazterik hasi zen Bortzirietako bertso eskolan. Gaur egun, gai-jartzaile bezala dabil plaza eta txapelketetan. Biografia osoa BDBn.
- Fernando Anbustegi (Elizondo, 1997).Elizondon sortu eta bertan bizi da. Ingenieritza informatikoa ikasi zuen Donostian. Xorroxin irratian erratari gisa lan egiten du. Gai jartzaile lanetan ibiltzen da, duela urte batzutatik hona, gehienbat Baztan aldean. Azken urteetan Nafarroako txapelketan gai jartzaile taldean parte hartzen du, eta aurten bigarren aldiz hartuko du parte txapelketa nagusiko gai jartzaile taldean.
BERTSOLARIEK EGIN BEHARREKO LANA
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.
Buruz-burukoa
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
Kartzelako lana:
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian