Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia abian, Bertsozale Elkartearen ekimenez

Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia abian –

Hautatua den ikerlariari 4.000 euroko diru-laguntza esleituko zaio, eta urtebete izango du proiektua gauzatzeko. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta ikertu ahalko da Nafarroako bertsolaritza. Elkartetik jakitera eman dutenez “gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu daitezke deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore batek bermatuta”.
 
Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia abian
 

Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak, eskera orria beteta eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuta. Ikerketan aditu diren hainbat lagunekin batzorde bat osatu du Elkarteak, eta ekainaren 26a baino lehen jakinaraziko dute zein den aukeratutako proiektua. Ikertzaile gazteak edo hasiberriak animatzea ere bada sustatzaileen helburuetako bat.

Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia abian