Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik –

Irailaren 2tik 20ra bitartean izango da aukera izena emateko, Nafarroako Bertsozale Elkartearen webgunean. Haur zein helduentzako 32 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.
 
Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik
 

TALDEAK

Iruñerria

  • Arrotxapea (LH5-6). Ostegunak, 12:50, Patxi Larrainzar Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Arrotxapea (DBH – Batxilergoa). Astelehenak, 17:00-18:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Alde Zaharra (LH5). Ostiralak, 16:00-17:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Lide Arrieta
  • Alde Zaharra (LH6-DBH1). Ostiralak, 17:00-18:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Lide Arrieta
  • Iruñerriko helduak: Hasi (ia) berrien taldea. Ostegunak, 18:00-20:00, NBEren egoitzan (Arrotxapea). Irakaslea: Xabier Terreros
  • Iruñerriko helduak: Bat-batean. Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza / Endika Legarra
  • Barañain (LH5-DBH). Astearteak, 17:45-19:00, Kultur Etxean. Irakaslea: Ainara Ieregi
  • Sarriguren (DBH1-DBH2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Sarriguren (DBH3-DBH4). Asteazkenak, 16:30-17:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Antsoain (LH5-LH6). Ostegunak, 16:45-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Xabier Terreros
  • Antsoain-Txantrea (DBH1-DBH2). Ostegunak, 15:30-16:30, Euskaldunon Biltokin. Irakaslea: Xabier Terreros 

 

 

Sakana-Leitzaldea-Larraun-Ultzamaldea

  • Leitza (LH5-DBH). Ordutegia eta lekua zehazteke. Irakaslea: Xabat Illarregi
  • Altsasu (LH5-DBH4). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Joxema Leitza
  • Lakuntza (LH4-DBH2). Ordutegia zehazteke, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Joxema Leitza
  • Lekunberri (LH6-DBH4). Ordutegia eta lekua zehazteke. Irakaslea: Xabat Illarregi
  • Ultzama (LH3-DBH). Astearteak, 18:00-19:00, Larraintzarko Bentan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

 

 

Baztan/Bidasoa

  • Doneztebe (LH3-6). Ostegunak, 16:00-17:00*, San Migel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
  • Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
  • Lesaka (Helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Lesaka (18-23 urte). Ostiralak, 16:30-18:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka (14-17 urte). Astelehenak, 19:00-20:00* , Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka (12-13 urte). Asteazkenak, 16:15-17:15*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea
  • Lesaka (LH). Asteazkenak, 15:05-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea
  • Bera (14 urte arte). Astelehenak, 16:30-17:30*, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Bera (14-17 urte). Astelehenak, 17:30-19:00*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Etxalar (8-13 urte). Astearteak, 19:30-20:30*, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena/Ane Telletxea
  • Arantza (8-13 urte). Asteazkenak, 17:30-18:30*, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena / Kattin Madariaga
  • Igantzi (8-13 urte). Astelehenak, 19:00-20:00*, Igantziko eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena/Ane Telletxea
  • Elizondo (8-13 urte). Ostegunak, 16:00-17:00*, Baztan Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

  • Erroibar (Helduak). Eguna eta ordua zehazteke. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros
  • Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena
  • Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-21:00. Tafallako Kultur Etxea. Irakaslea: Josu Sanjurjo

 

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. 

Hauek dira 2024/2025 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa.sustapena@bertsozale.eus
Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik