Nafarroa Garaiko bertsolaritza ikertzeko deialdia egin du Bertsozale Elkarteak

Nafarroa Garaiko bertsolaritza ikertzeko deialdia –

Nafarroa Garaiko bertsolaritza ikertzeko deialdia
Arg: Iruñeko Udala

Ikerketa edozein jakintza esparru oinarri hartuta egin beharko dela jakinarazi dute sustazaileek, beti ere, noski, “Nafarroa Garaian gauzatzen den (edo gauzatu den) bertsolaritza ikertzea helburu”. Gradu amaierako ikerketa proiektuak, master amaierako ikerketa proiektuak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu ahal dira, baldintza bakarrarekin: unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatuta egotea. Lanak ekainaren 10a baino lehen bidali beharko dira, eskaera orriarekin eta beharrezkoa den dokumentazioarekin batera. Ikerketan edo bertsolaritzan aditu diren hainbat lagunek osatutako batzordeak jakinaraziko du zein izan den proiektu hautatua, ekainaren 20a baino lehen. Egun horretatik aitzina ikerlariak edo ikertzaile taldeak urtebeteko epea izango du bere lana egiteko, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. Horretarako 4.000 euroko laguntza jasoko du.

Lotutako dokumentazioa

Hemen bertan kontsultatu eta deskargatu daitezke proiektu deialdiaren oinarriak, bai eta hautagaitzak aurkezteko eskaera orria ere:

Nafarroa Garaiko bertsolaritza ikertzeko deialdia