Munduari bira Euskal Herritik atera gabe
Munduari bira Euskal Herritik atera gabe –
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek garatu dugu proiektua: “Mintzolak bertsolaritza mundura zabaltzeko eta beste nazioarteko kantu inprobisatuak ezagutarazteko lanean dihardu eta Lankuk proposamen berriak taularatzeko apustuak eginez; eta, sinergia horiek batuta gauzatuko da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira”, azaldu du Sotok. Horretarako tokian tokiko erakunde antolatzaileekin aritu dira agenda osatzen: tartean Iruñeko Udala, bertan hasiko baita nazioarteko bira.
Punto cubanoa eta payada, bertsolaritzarekin batera
Kubako Tomasita Quiala repentista eta Araceli Argüello payadore argentinarra dira gonbidatuak: “Tomasita Quiala Kubako punto cubanoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da eta jada egona da Iruñean, 1998an Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroan hartu baitzuen parte. Gazteagoa izanagatik ibilbide esanguratsua du Araceli Argüellok ere, 23 urte baititu eta duela 10 urte pasatxo hasi baitzen payadan”, jakinarazi du Maider Belokik, Iruñeko kultura eta hezkuntza zinegotziak.
Saio bakoitzeko informazioa eta sarreren gainekoa www.mintzola.eus atarian eta tokian tokiko antolatzaileen iturrietan.