Muga partekatuak
Muga partekatuak
Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentala da “Muga partekatuak”. 53 minutuko iraupena dauka eta Donostia 2016 proiektuaren barnean estreinatuko da, gaur bertan. Zeren ingurukoa doa, bada, dokumental hau?
Sinopsia:
Paphos. 1974.urtetik Zipreko irla hau Europan zutik mantentzen den azken harresiarengatik banatuta dago. Muga honek irla bi komunitateetan zatitzen du: grekozipretarra eta turkiarzipretarra. Amets Arzallus bertsolaria, Ziprera joan da, famili ugari etxerik gabe eta hildako eta desagertu asko utzi dituen, gatazka honen ondorioak ezagutzera. Bertan lekuko musiko eta poetekin harremanetan jartzen da eta hauen bitartez herrialde honen egungo egoera ezagutzen du. Era berean Ametsek Zipreko mugako gatazka hau bere Euskal Herriko bizitzara eramaten du. Amets Euskal Herria banatzen duen mugatik gertu jaio zen eta hesi hau bere bizitzan eragin handia izan duen zauria da. Batzen gaituen muga dokumentala Amets Arzallusen begirada eta bertsoen bitartez egindako kontakizuna da. Berak improbisatutako kantuekin egungo Europako bi mugen ondoriaoak estalgabetzen ditugu.”
Arratsaldeko zazpiretan hasiko da dokumentalaren emanaldia Donostia 2016-k Eason daukan egoitzan. Hauxe da egitaraua:
19:00 saioaren aurkezpena
19:05 dokumentalaren aurkezpena Xuban Intxauti zuzendariaren eskutik
19:20 proiekzioa
20:15 Eurotransiten aurkezpena Imanol Otaegiren eskutik
20:30 kultura askea demokrazietan, Juanjo Díazen interbentzioa
20:45 solas informala eta piskolabisa
Solasaldia ere izango da Amets Arzallus protagonistarekin.
Muga partekatuak