Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so
Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so –
Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe elkartuko ditu Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak ikastaroak. Bi eguneko eskola eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian, ostegunean eta ostiralean, abuztuak 22 eta 23. Bigarren egunean, arratsaldez, bertso saioa izango da Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen eskutik, Maite Berriozabalek gidatuta.
Honako galderak luzatzen ditu Mintzolak bere webgunean: “Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? Bertsolaritzak zein eraldaketa izan du azken urteotan, rockaren eraginari, gazteen sarrerari, emakumearen presentziari eta hiztun berriei dagokionez?”
Erantzunak ostegunean eta ostiralean ematen ahaleginduko dira, eta izena eman daiteke oraindik; www.uik.eus atarira sartuta egin dezakezu.