Mikel Goiriena gailendu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lehen kanporaketan
Mikel Goiriena gailendu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lehen kanporaketan –
Mungiako Olalde aretoan jokatu zen kanporaketa iragan asteburuan. Finalaurrekoetarako sailkatu da Goiriena. Igandean jokatuko da bigarren kanporaketa, Gernika-Lumon.

Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal izan zen garaile, 476.5 punturekin, eta zuzenean pasatu da Santurtziko finalaurrekora, azaroaren 18an ospatuko dena. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Mikel Goiriena Larrazabal———– 476.5
- Txaber Altube Sarrionandia——- 461.5
- Araitz Katarain Mugarza———— 446
- Peru Vidal Gurrutxaga—————- 439
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria- 427.5
- Izaro Bilbao Arostegi—————— 383
Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.