Martxan dira 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak

Martxan dira 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak –

24 bertsolarik jokatuko dute fase hau, eta lehen saioa Izorriako Zentro Sozialean izan zen iragan larunbatean. 

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolari guztiek. Izorriako emanaldian Unai Andak eskuratu zuen puntu gehien, Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 

Martxan dira 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak

  • Unai Anda: 196,5 puntu
  • Martin Abarrategi: 182,5 puntu
  • Felipe Zelaieta: 175,5 puntu
  • Xabi Antia: 169 puntu
  • Unai Mendibil: 158 puntu
  • Ainara Balantzategi: 110,5 puntu

Irati Martinez izan da Izoriako aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaia: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

 

Bigarren kanporaketa Arabar Errioxan izan zen, Biasterin, herengun. Hamarna bertso abestu ostean hauxe izan zen epaimahaiaren emaitza:

 

Martxan dira 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak

  • Maddi Agirre: 188 puntu
  • Aitor Ugarte: 185 puntu
  • Orlando Arreitunandia: 179 puntu
  • Sabin Abarrategi: 169.5 puntu
  • Irati Anda: 163 puntu
  •  Marta De Pedisi: 117.5 puntu

 

Oier Azkarraga izan da Biasterin aurkezlea. Kanporaketako hurrengo saioa Legutioko Kultur Etxean jokatuko da urriaren 28an.

Martxan dira 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak