Martxan da "Plazara!", Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako zirkuitua

Martxan da “Plazara!” –

Urtarrilaren 29an hasiko da ‘Plazara!’
 

Aurten ere ‘Plazara!’ Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko du martxan Bizkaiko Bertsozale Ekarteak. Antolatzaileek adierazi dutenez proiektuak bi helburu nagusi ditu; batetik, gazteen plazaratzean eragitea, eta bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.

1996-2003 urte artean jaiotako 27 gaztek eman dute izena eta 6 saiotan banatu dira bertsolariak. Berezitasun esanguratsu bat ere badu ekimen honek: parte hartzaileak, kantuan aritzeaz gain, antolatzaile ere badira.

Aurtengo zirkuitua Bizkaiko sei eskualdetik pasatuko da eta bertso saio bat egingo da hileko. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da saioa lotzea.. 

 

Martxan da "Plazara!"

 

Lehenengo saioa Gernika-Lumon izango da urtarrilaren 29an, 18:30ean, Arrano tabernan. Busturialdeko parte hartzaileena izango da saio hau antolatzeko ardura. Saioan Unai Mendiburuk, Janire Arrizabalagak, Maddi Askaiturrietak eta Beñat Bilbaok abestuko dute. 

Martxan da "Plazara!"

 

 

Martxan da “Plazara!”