Martxan da "Mingañe saltsan" bertso-afari sariketaren III. edizioa

Martxan da Mingañe saltsan –

Mingañe Saltsan bertso-afari sariketako hirugarren edizioa martxan da, Leitzako Atekabertso Bertso Eskolak antolatuta. Aurten hamabi bertsolari ariko dira kantuan, launa laguneko hiru kanporaketetan. Sei lagun sailkatuko dira finalera, eta, beraz, kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira. Honakoak dira parte hartuko duten bertsolariak: Oihana Iguaran, Jon Maia, Joanes Illarregi, Kerman Diaz, Iñigo Gorostarzu, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Irantzu Idoate, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Idoia Granizo eta Julio Soto. 

Aranon abiatuko da sariketa. Ostatuan izango da afaria, 25€ko prezioan.

Martxan da Mingañe saltsan

Bigarren saioa Areson izango da eta hirugarrena Errazkinen. Hona hemen Areso eta Errazkingo kartelak.

Martxan da Mingañe saltsan

Finala Leitzan, martxoaren 14an izango da, Torrea tabernan.