Martxan da IV. HIKE EIZAN! bertsopaper lehiaketa

Hika edo hike hizkera Azkoitian indartzea eta bultzatzea da “Hike eizan!” proiektuaren helburua. Egitasmoa gidatzen duen izen bereko lantaldeak urtean egiten dituen jardueren artean IV. Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa antolatu du honako oinarri hauen arabera

 

IV HIKE EIZAN bertsopaper lehiaketa –

IV HIKE EIZAN bertsopaper lehiaketa
Oier Etxeberriak irabazi zuen iazko sariketa. Arg: GUKA

Mailak:

  • Umeak: 14 urtera arte (2011n eta ondoren jaiotakoak).
  • Gazteak: 15-18 urtera arte (2010-2007 urte bitartean jaiotakoak).
  • Helduak: 19 urtetik aurrera (2006an eta aurretik jaiotakoak).

Sariak:

Umeak:

  1. Bertso-sorta onenari: 125,00 €

Gazteak:

  1. Bertso-sorta onenari: 250,00 €

Helduak:

  1. saria: 500,00 € (dagokion zerga-atxikipena aplikatu ondoren)
  2. saria: 250,00 €

Azkoitia-saria:

  • Umeak: 75,00 €
  • Gazteak: 150,00 €
  • Helduak: 300,00 €

Bertso-sortak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 7an hasiko da eta maiatzaren 15ean bukatuko da (biak barne).

 

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

  1. Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute.
  2. Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
  3. Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarri beharko zaio.
  4. Lanak:
    • Umeak: gutxienez 2 bertso edo 4 kopla.
    • Gazteak: gutxienez 6 bertso.
    • Helduak: gutxienez 8 bertso.
  5. Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.
  6. Bertso-sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute.
  7. Noka idatzitako bertsoak baloratu egingo dira.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gorde eta zainduko dira.

Aurkezteko modua:

Bertso-sorta, E309 izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko da.

Lan bakoitzeko izen-emateko inprimakia aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuko da bertso-sorta zein mailatara aurkeztuko den.

Proposamena lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu.

Aurrez aurre edo postaz. Izena emateko inprimakiarekin gutun-azala ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira bertsoak.

Telematikoki. Izena emateko inprimakiarekin bertsoak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira.

 

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre:

Internet bidez:

Posta arrunta:

  • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
    Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

 

IV HIKE EIZAN bertsopaper lehiaketa