Martxan da Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa

Martxan da Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa –

Aurreko urteetako norabide berean, hirugarrenez antolatu dute lehiaketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean. Bertso idatzien sorkuntza sustatzea da ekimen honen xedea.

 

Martxan da Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa

 

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan:

 

Txikiena, 2009an edo ondoren jaiotakoentzat. 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. 150 eta 350 euro arteko diru-sariak.

Gazteena, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne). 

Helduena, 2004an edo lehenago jaiotakoentzat. 500 eta 1.500 euro artekoak

 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada. Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Saioa Alkaiza izango dira epaimahaiko kideak. 

Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira bertsopaperak, ekainaren 30era bitarte. Ondorengo loturan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarri osoak.

 

Martxan da Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa